Gaueko Argazkien Erakusketa

Og, 2012-11-29 20:21

Abenduaren 1etik 15era Gaueko Argazkien Erakusketa izango da Kultura Aretoan.

Mario Rubio argazkilariak “Gaueko argazki era Light Painting”ari buruzko bi eguneko ikastaroa eman zuen urrian Lezon. Bertara hainbat ikasle gerturatu ziren eta ikasle horiek egindako lanak ikusteko aukera izango dugu orain.

Cuencan jaiotako argazkilariak dioenez pazientzia handia behar da gaueko argazkiak egiteko baina ordainetan, gauak eskeintzen duen argia argazkiak ateratzeko harrigarriena dela ziurtazen du.

Maisu honen klaseak jaso ondoren seguru ikasleek lan bikainak egin dituztela ;)

Erakusketaren kartela hemen ikus dezakezue.

Arloa edo saila