Zinegoak-eko film laburren emanaldia

Og, 2016-03-17 09:03

Sei laburmetraia ikusteko aukera izango da bihar Gezala Auditorian 21.00etik aurrera

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans XIII. Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko irabazleen film laburren emanaldia ostiralean, martxoaren 18an, egingo da, Gezala Auditorioan, gaueko 21.00etik aurrera. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Lezoko Udalak prestatu zuen egitarau zabalaren azken ekimena izango da ostiralekoa.

Jardunaldian igorriko diren filmak ondorengoak dira: Kepa Errastiren Aitona Mantagorria, Usue Eguiaren Garelako, Carolina Azevedoren eta Elena Sassiren De que lado me olhas (Nola begiratzen nauzun), Anne-Claire Jaulinen À que la faute? (Norena da errua), Adele Tulliren Rebel Menopause (Menopausi errebeldea) eta Kristiina Kelloren Betty.

Sinopsiak

  • Aitona Mantagorria-k Josu du protagonistatzat, zeina aitonaren iraganari buruzko sekretu bat ezagutu ondoren etxekoekin duen harremana birplanteatzen hasiko den.
  • Garelako-k LGTB kolektiboko kide edozein izan daitekeenez, zergatik baztertu? Galdera egiten die ikus-entzuleei.
  • De que lado me olhas-k galdera bat du oinarri: Nola lortuko dugu gu “ni” benetakoa erakustea gorputzen forman harrapatuta bagaude”.
  • À que la faute?-k udalekuetara doan neska nerabe talde baten istorioaren berri ematen du. Bertan, Marien eta Lisenen artean sentimendu berriak sortzen hasiko dira, baina bere taldekideek ez dituzte ongi ikusiko sentipen horiek.
  • Rebel Menopause-k Thérèse Clerc 85 urteko frantsez ekintzaile feminista baten proiektuan barneratutako kontakizuna ematen du aditzera.
  • Betty-k andre adindun baten pasadizoa helarazten du, zeinari egunkariko iragarki batek arreta deitu eta iragana gogora ekarriko dion.   
Arloa edo saila