Ipuin-kontaketa saioa Eñaut Gorbearekin

Al, 2014-10-27 12:33

Udal liburutegian izango da, asteazkenean, hilak 29, 18:15etatik aurrera

Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen dute, eta asteazkenean hirugarren saioaren txanda izango da. Eñaut Gorbea izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Hala bazan edo ez bazan…  izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.

Azaroaren 5ean izango da laugarren saioa. Egun horretan Maite Frankok Brankatapun! ipuina kontatuko du.

Arloa edo saila