Azaroaren 4an, udalaren egoerari buruzko bilera

Or, 2011-10-28 16:50

Lezoko Udaleko gobernu-taldea hasi da 2012ko aurrekontuak lantzen. Jakina denez, aurtengo aurrekontuak tentuz landu beharko dira eta guztien artean lan egin beharko dugu Lezo zaindu eta lezoarren ongizateari eusteko.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak egoera ekonomiko berrira egokitu behar ditugu. Orain egingo dugun ahaleginak gure herriaren eta ondorengoen etorkizuna zaintzeko balioko du. Ahalegin hori guztion artean egin behar dugu, elkartasunez.

Udalaren zerbitzuek hartu beharreko norabidea eta eman beharreko pausu guztiak herritarrekin konpartitu nahi ditugu: Lezoko elkarte, eragile eta lezoar guztiekin. Denen artean markatu nahi ditugu lehentasunak, eta zuen iritzia ezinbestekoa zaigu gure ongizateari eusteko eta gure baloreak indartzeko.

Horretarako, bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu: azaroaren 4ean ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Gezala auditoriumean.

Udaleko gobernu taldeak egoeraren berri eman, bere asmoak herritarrekin konpartitu eta iritziak jasotzeko bilera izango da. Hurrengo hilabetean, aurrekontu proposamena, batzorde eta bilera ezberdinetan landuko da.

Arloa edo saila