Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren asteartean, hilak 12, Tokiko Gobernu Batzar Ohikoa egiteko deialdia luzatu du Lezoko Udalak. Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Eguneko gai zerrenda puntu hauek osatzen dute:
- Akta onartzea. Egoki irudituz gero, 2013ko urriaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.
- Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak. Lezoko udalak dituen eraikinetarako energia elektrikoaren hornidura esleitzeko proposamena.
- Gizarte Zerbitzuak. Euskal Fondoa proiektuari dirulaguntza emateko proposamena.
- Kultura. Ludoteka zerbitzua esleitzea.
- Alkatetza eta delegatuak.
- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- Alkate dekretuaren berrespena.
6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila