Aurrekontuak azaltzeko bilera herritarrekin

Al, 2014-01-27 11:52

Otsailaren 8an Ainhoa Zabalo alkatea herritarrekin bilduko da edozein zalantza argitzera

Joan den astean aurreratu bezala, Ainhoa Zabalo alkatea lezoarrekin elkartuko da otsailaren 8an 2014 urterako Udalak onartu dituen aurrekontuen inguruko zalantzak argitzera. Zita udaletxeko pleno aretoan izango da, goizeko 10:00etan.

Aurrez, ordea, asistentzia konfirmatzeko izena eman beharra dago 943 529886 telefono zenbakian edo lezo@udal.gipuzkoa.net posta elektronikora idatziz.

Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 5a da.

Arloa edo saila