Ostegunean, Udalbatzaren Osoko Bilkura

Al, 2014-03-24 15:58

19:30etatik aurrera hasiko da, Udal Areto Nagusian

Datorren ostegunean, hilak 27, Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia egin du Ainhoa Zabalo alkateak. 19:30etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Gai zerrenda hamar puntuk osatzen dute:

  • Urtarrilaren 30eko Ohiko eta otsailaren 13ko Ezohiko eta Presazko osoko bilkurako aktak onartzea.
  • Bildu Udal Taldeak aurkeztutako mozioa: “Inposizioaren aurka; Ikurrina gurea”.
  • EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Herriko Tabernak” izeneko 35/02 epaiketaren amaieraren ingurukoa.
  • EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna”-ren ingurukoa.
  • EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa: 2014ko otsailaren 27a, Saharako Arabiar Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrenaren ingurukoa.
  • Diktamina, Lezoko udal hilerrian erregimen eta funtzionamendua arautzeko udal ordenantzari hasierako onespena emateko.
  • Diktamina, Serviocio enpresak esleitua duen kontratu baldintzak aldatzeko.
  • Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketa.
  • Alkatearen, Organu Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  • Galde-eskeak.
Arloa edo saila