San Joan sua piztuko da gaur

Al, 2014-06-23 11:52

San Joan bezpera urteko momentu berezia da eta Lezon ere sua pizteko unea da

Azken urteetako tradizioari jarraipena emanez, aurten bi aldiz piztuko da sua Udaletxe aurreko plazan. Lezoarrek urteko kezkak eta asmo txarrak bertara bota eta erretzeko aukera izango dute, suak datozen udako egunak argitzen dituen bitartean.

Murixka Dantza Taldeko neska-mutilek emango diote hasiera ekitaldiari. 19:45etan dantza taldearen lokaletik abiatuko dira Gurutze Santuaren plazarantz. Bertan, Munttar txistulari taldeak lagundurik, zuhaitzaren inguruan dantzatuko dute.

Gaueko 22:00etan, berriz, helduen txanda izango da. Suaren aurrean aurresku herrikoia dantzatzeko aukera edukiko dute bertara gerturatutako lezotarrek. 

Arloa edo saila