Aste honetan banatuko da Munttar

Az, 2014-07-09 11:55

Udal Aldizkaria bizpahiru hilabeteko maiztasunarekin argitaratuko da

Munttar Lezoko Udal Aldizkaria etxean jasoko duzue aurki. Gaur hasi eta datorren astelehena bitartean egingo da aldizkariaren banaketa. Eta hemendik aurrera, bizpahiru hilabeteko maiztasunarekin argitaratuko da.

Herritarrak informatzea izango du xede; argitalpenaren bitartez udalaren asmoen, proiektuen eta kezken berri emango da. Eta noski, irakurleek ekarpenak egiteko aukera izango dute. 

Izenaren jatorria

Munttar izena Jaizkibel mendiaren zazpi muinoetako bati maileguan hartutakoa da, muinoa bezala gertukoa izan nahi duelako.

Momentuz, 12 orrialde izango ditu. Baina kontatzen diren notizien arabera joango da hazten, orrialdeetan eta maiztasunean.

Hamabi orrialde horietan honako edukiak jasotzen dira: editoriala, laburrak, erreportaje nagusia, elkarrizketa nagusia, udala osatzen duten talde politikoen iritzia eta herritarren iritzia. Lezoko historiak ere izango du bere tartea, Lezo zuri-beltzean atalarekin.

Aldizkaria hemen ikus dezakezue. 

Arloa edo saila