Ostegunean, hilak 25, osoko bilkura

Ar, 2014-09-23 09:47

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian

Ainhoa ZabaloLoiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 25, ohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera

Gai zerrendak hamaika puntu jasotzen ditu:

  • Egoki irudituz gero, 2014ko maiatzaren 29an eta uztailaren 24an egindako osko bilkuretako aktak onartzea.
  • Eneko Lartige Zabaleku zinegotziaren errenuntziaren kontu ematea.
  • Proposamena: Organu Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkari berria izendatzea.
  • Proposamena: Bake Epailea eta ordezkoa izendatzea.
  • Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketan.
  • Kontuhartzailearen txostena.
  • Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren ingurukoa.
  • Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kutxaren izaera publikoa eta soziala bermatzekoaren ingurukoa.
  • Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Eskoziar herriaren ingurukoa.
  • Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  • Galde-eskaerak.
Arloa edo saila