Saskiak Kultura aretoan eska daitezken; eskaerak egiteko azkeneko eguna azaroaren 12a da
Lezoko Udalak bat egin du Errigora egitasmoarekin. Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero eta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek.
Helburu nagusiak hiru dira:
- Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.
- Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.
- Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.
Herritarren laguntza
Errigorra egitasmoari laguntza eman nahi dioten herritarrek saskiak eska ditzakete Kultur aretoan, astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara. Eskaerak egiteko azkeneko eguna azaroaren 12a da.
Saskiaren prezioa 50€koa da.