Atzo arratsaldean egindako Ezohiko Osoko Bilkura onartu zen 2015. ekitaldirako diktamina
Atzo arratsaldean Ezohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Gai-zerrendan, bost puntu. Horietako bat, Eneko Lartige Zabaleku zinegotzi karguari uko egitearen berri ematea. Ezohiko Osoko Bilkuran EH Bilduko eta EAJko zinegotziek parte hartu zuten.
Jarraian, Osoko Bilkuran landu ziren gaiak puntuz puntu:
- 2015. ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartzeko diktamina. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJk aurka bozkatu zuen.
- Oarsotek, S.L. enpresaren Kapital zabalkuntza onartzeko diktamina. Onartuta aho batez.
- Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren hitzarmen berria onartzeko diktamina. Onartuta EH Bilduren botoekin; EAJk aurka bozkatu zuen.
- BILDU eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa: Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzkoa. Onartuta aho batez.
Arloa edo saila