Hezurdurak ateratzeko tramitazioa

Og, 2014-11-06 08:52

Orain hamar urte baino gehiago hil ziren eta nitxoetan dauden pertsonen hezdurak ateratzeko prozedura martxan jarri da

Lezoko hilerrian lurperatuta dauden gorpuen hezurdurak ateratzeko tramitazioa hasi du Udalak. Hain zuzen, orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonenenak, edo zehatzago esanda, 141-164 nitxoetako hezurrak.

Udalak senitartekoei jakinarazi die hezurrak lekuz aldatzeko aukera dagoela. Horretarako, eskabideak Informazio Bulegoan erregistratu behar dira abenduaren 28a baino lehen. Hezurdurak, berriz, 2015eko urtarrilean zehar atera beharko dira.

Ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Heriotza agiria –dagokion epaitegian eska daiteke–.
  • Osakidetzak helarazitako hezurrak atera eta eramateko baimena –Nafarroa Hiribidea, 4. Gros, Donostia–-
     
Arloa edo saila