Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 12an zabaldu eta 21ean ixten da
Lezoko Udalak etxez etxeko laguntza zerbitzurako lan-poltsa sortzea erabaki du. Eskabideak azaroaren 12tik 21era bitartean aurkeztu behar dira Udal Informazio Bulegoan –astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara–, eta bertan eska daitezke edo udaleko web orritik jaitsi. Oinarriak lotura honetan aurki daitezke.
Hauek dira parte hartzeko baldintza nagusiak:
- Gutxienez 16 urte edukitzea.
- Eskola ziurtagiria edukitzea.
Arloa edo saila