San Pedro Pysbe, parte-hartze prozesua abian

Ar, 2014-11-18 15:08

Udal ordezkariak auzotarrekin elkartu ziren joan den larunbatean, eta azaroaren 29an erabakiko da auzoko zein ekipamendu hobetu

Martxan da San Pedro Pysbeko parte-hartze prozesua. Udal ordezkariak auzotarrekin bildu ziren joan den astean, proposamen zehatz batekin atzeko bidea garbitzea eta koxkak kentzea; iturria konpontzea, ura isurtzen da eta neguan izoztean arazoak egoten dira; plazako zuloak ixtea, zuhaitzek apurtu dute zorua; metalezko barandak margotzea; eskailerak konpontzea; asfaltoa konpontzea, eta abar:

Bertaratu zirenek begi onez hartu zuten proposamena, eta ekarpenak egin zituzten. Besteak beste, argiteria hobetzeko, zenbait etxeetan enbarazu egiten duten zuhaitzak kentzea, errepidean margo-lanak egitea autoek ez aparkatzeko edo-eta sotoetako etxabeak plakekin identifikatzea.

Beste maila batean, auzotar batek bi auzoak bateratu eta irisgarritasuna hobetzeko proposamena egin zuen.

Bideragarritasuna, aztergai
Lehen bilera hori amaituta, hamabost eguneko epean Udalak auzotarrek egindako proposamenen bideragarritasuna aztertu beharko du. Emaitzak azaroaren 29an egingo den bileran aurkeztuko ditu, eta egun horretan erabakiko da zein ekipamendu hobetu.

Ainhoa Zabalo alkatea gustura agertu da parte-hartze prozesuak emandakoarekin. “Dozena bat lagun batu genituen, baina zenbakiaz haratago, erakutsitako jarrera nabarmendu nahiko nuke, oso aktiboa izan baitzen”.
 

Arloa edo saila