San Pedro Pysben parte-hartze saioa

Og, 2014-11-27 10:11

Auzotarrek zein auzo ekipamendu hobetu nahi dituzten erabakiko dute larunbatean 11:00etatik aurrera Musika Eskolan

San Pedro Pysbeko bizilagunek larunbatean, azaroak 29, erabakiko dute zein auzo ekipamendu hobetu nahi dituzten, Udalak martxan jarri duen parte-hartze prozesuaren baitan.

Azaroaren 15ean egin zen lehenengo bilera. Udalak bere proposamena egin zuen eta auzotarrek begi onez hartu zuten, eta beste hainbat ekarpen egin zituzten.

Larunbatean elkartuko dira bigarren aldiz, 11:00etatik aurrera Musika Eskolan. Eta bertan zehaztuko duten non inbertitu Udalak auzo ekipamenduak hobetzeko gordea duen 50.000 euroko diru partida.
 

Arloa edo saila