Larunbatean, bigarren eskuko azoka

Az, 2014-12-17 08:41

Hemendik aurrera hileko hirugarren larunbatetan egingo da, Karlos Saldise plazan izango da

Eten txiki baten ondoren, bueltan dator Bigarren Eskuko Azoka. Betiko lez, larunbatean izango da, Karlos Saldise plazan. Ordutegia ere mantentzen da: 10:00etatik 14:00etara. Beraz, larunbata goizean bigarren eskuko objektuak erosteko aukera izango du: bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak, haurrentzako jolasak, eta abar.

Erosteko bezalaxe, herritar orok du erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.

Aldaketak
Azoka zenbait aldaketekin dator. Larunbatetik aurrera, hileko lehenengo larunbatetik hileko hirugarrenera aldatuko baita.

Programazioari dagokionez, giroa animatzeko, herri dantzen tailerra izango da 11:30etatik aurrera. Familia giroan egingo da, eta herrialde ezberdinetako dantzak ikasteko aukera izango da.  

Arloa edo saila