Seinalizazioa eta argiztapena hobetzen ari dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko
Joan den urteko abenduan aurreratu bezala, Udala hasi da Altamirako errotondan hobekuntza lanak egiten istripu arriskua saihesteko helburuarekin.
Lehentasunezkoa da, batetik, zebrabideen seinalizazioa hobetzea. Neurri honekin, Iruneranzko norabidean –tunelaren sarreran– eta Donostiarako norabideko irteeretan dauden zebrabideak seguruagoak izango dira oinezkoentzat.
Bestetik, argiztapena hobetzea, gaur gaurkoz iluntze partean ikuspena mugatua baita.
Seinalizazio lanak hobetzeko Udalak 17.973,29 euroko aurrekontua bideratu du. Edozein kasutan, neurri hauek behin-behinekoak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean irtenbide definitiboa adostu arte.