Gizarte parekidearen alde lanean

Ar, 2015-03-03 13:35

Oarsoaldeako Udalek adierazpen instituzionala onartu eta martxoaren 8an Errenterian antolatu den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute

Garazi Lopez de Etxezarreta, Ainhoa Zabalo, Aiora Perez de San Roman eta Amaia Agirregabiria, hurrenez hurren Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udaletako alkateak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala irakurri dute Lezoko udaletxeko pleno aretoan.

Adierazpen instituzionalean, besteak beste, “emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu lan egiten jarraitzeko konpromisoa” berretsi dute:

1. Gure herrian biolentziarik gabeko bizitza bizitzeko eremua izateko bitartekoak jarriz.
2. Emakume elkarte eta mugimendu feministarekin elkarlana bultzatuz.
3. Gure herriko emakumeak bizitzea merezi duten bizitza duinak izateko politikak garatuz.

Ondoren, herri bakoitzean antolatu diren ekimenen berri eman dute. Guzien artean, martxoaren 8an Errenterian egingo den manifestazioa nabarmenduz eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbita luzatuz. Manifestazioa goizeko 13:00etan hasiko da Herriko enparantzatik.

Ekitaldiak: 
Hauek dira, Lezon Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekitaldiak:

Martxoak 2-7. Erakusketa. Gaxuxa Emakume Taldea.
- Astelehenetik ostiralera, 10:30–13:30 / 17:00–19:00
- Larunbatean, 11:00–13:30

Martxoan zehar hainbat hitzaldi aurreikusten dira, beti ere Lezoko emakumearen ikuspegia kontuan hartuko dutenak eta emakumeen ahalduntzearen ingurukoak.

Arloa edo saila