Hilaren 26ean, osteguna, 19:30etan izango da.
Hona hemen gai-zerrenda:
1. Egoki irudituz gero, 2015eko urtarrilaren 29ko osoko bilkura akta onartzea.
2. Diktamena: Tomas Garbizu musika eskolako tasen eta hobarien aldaketak onartzeko (2015KO290001).
3. Proposamena: Gaikuntza nazionaleko funtzionarioen merezimendu espezifikoen balorazioa aldatzea (2015PE100002)
4. Proposamena: “Giltzagune” proiektua burutzeko lankidetza hitzarmena onartzea (2015UD360001).
5. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak (2014KO030006, 2014KO090006).
6. Kontuhartzailearen txostenak.
7. Terra SOSteniblek eta BILDU udal taldeak sinatuta klima aldatzeko geoingenieritza programen aurkako mozioa (2015ALO50004).
8. Euskal Fondoak aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharako auziari bidezko eta behin betiko konponbidea bilatzekoaren inguruan (2015ALO50006).
9. BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa, torturaren aurkako eta giza eskubide guztien aldekoa (2015ALO50005).
10. Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa, zaborren kudeaketaren ingurukoa (2015ALO50007).
11. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena, emakumearen nazioarteko egunaren ingurukoa (2015ALO50008).
12. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
13. Galdera-eskeak.