Hautesle zentsuko behin behineko zerrendak

Al, 2015-04-06 11:00

Behin behinekoak jendaurrean daude, eta apirilaren 6tik 13ra bitarte alegazioak aurkezteko epea zabaldu da

Maiatzaren 24an egingo diren Udal eta Batzar Nagusietako 2015eko hauteskundeak direla eta, Lezoko Udalak gaurtik aurrera, apirilak 6, jendaurrean jarriko ditu Hautesle Zentsuko behin behineko zerrendak.

Zerrendak aztertu eta behar diren alegazioak aurkezteko aukera izango da apirilaren 13ra arte (egun hori barne). Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak bitarte.

Informazio gehiago 901 101900/943 327680 telefono zenbakian edo Interneten (INE)
 

Arloa edo saila