Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, ekainak 1, Ohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak. Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan zazpi puntu jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko maiatzaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.
- HIE Kabite eremuko A5 partzelaren barne bipartzelazioa onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritzako eta abeltzaintzako behin behinekoz erabili ahal izateko egokitzapena gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Metrotec, S.A. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Famili esku hartze programan parte hartzea onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak
Arloa edo saila