Ostegunean, ekainak 4, osoko bilkura

Al, 2015-06-01 17:26

Goizeko 9:00etan hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian

Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 4, ohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 9:00etatik aurrera

Gai zerrendak bederatzi puntu jasotzen ditu:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko martxoaren 26ko Osoko Ohiko bilkurako eta apirilaren 24ko Ezohiko Osoko bilkurako aktak onartzea.
  2. Aurrekontu aldaketa onartzeko diktamina.
  3. 2014ko Udal Kontu Orokorra onartzeko diktamina.
  4. 2015. ekitaldiko finantza eta aurrekontuaren informazioaren kontu ematea 2015/04/30eko datan.
  5. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
  6. Kontuhartzailearen txostenak.
  7. Zinegotzien ondasun eta bateraezintasun aitorpen ereduak onartzeko proposamena.
  8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  9. Galde-eskaerak.
Arloa edo saila