Ekainaren 9an egingo da bilera, Errenteriako Xenpelar Etxean
Gipuzkoako Foru Aldundiak Oarsoaldean 2 milioi erdi euro inbertitzeko partaidetza prozesua abiatu du. Apirilean eta maiatzean zehar 93 proposamen jaso dira herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan eta Internet bidez.
Proposamen horiek aztertu ondoren, teknikariek 61 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean. Eta datorren asteartean, ekainaren 9an, batzar irekia egingo da Errenteriako Xenpelar Etxean (Maddalen kalea 32, Errenteria) 18:00etatik aurrera.
Bertan, Lezoko, Errenteriako, Oiartzungo eta Pasaiako herritarrek hamar proposamen lehenetsiko dituzte. Ondoren, hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio Foru Aldundiari, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.
Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak:
- Berrikuntza eta jakintzaren sustapena
- Landa garapena, mendiak eta habitatak
- Berdintasuna, parte hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza
- Gizarte politika
- Ingurumena
- Kultura, gazteria eta kirola
- Mugikortasuna eta bide azpiegiturak
Lotura honetan proposamen zerrenda osoa.