Asteazkenean ezohiko bi bilkura daude deituta: Udalbatzarena eta Tokiko Gobernu Batzarrarena
Larunbatean, ekainaren 13an, udalbatzaren eratze bilkura egingo da. Biltzar Areto Nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Gai zerrendak bost puntu jasotzen ditu:
- Adineko Mahaia eratzea.
- Kredentzialak egiaztatzea.
- Zinegotzien zina edo promesa.
- Alkatearen hautaketa.
- Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.
Ezohiko deialdiak
Larunbatekoa ez da izango asteko deialdi bakarra. Asteazkenean, hilak 6, ezohiko bi deialdi iragarri dira.
Lehena, goizeko 9:00etan. Udalbatzaren Ezohiko Osoko Bilkura 9:00etan hasiko da, Biltzar Areto Nagusian. Puntu bakarrarekin: 2015eko ekainaren 4ko Osoko Bilkurako akta onartzea.
Ordu erdi beranduago Ezohiko Tokiko Gobernu Batzordearen txanda izango da, Gobernu Batzar Aretoan. Gai bakarra izango da hemen ere: 2015eko ekainaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.