Bihar, ekainak 13, eguerdiko 12:00etan hasiko da Biltzar Areto Nagusian
Udal Gobernu berria eratzeko bilkura eginda da bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera Biltzar Areto Nagusian. Bilkura amaitzean, azken orduko sorpresarik ematen ez bada, EAJko Kepa Garbizu izango da alkate berria.
Maiatzaren 24ko Udal hauteskundeak EAJk irabazi zituen, 1.186 botorekin. Jeltzaleek EH Bilduk baino 45 boto gehiago lortu zituen, nahiz eta bi talde politikoek seina zinegotzi izango dituzten. PSE-EEk, 300 botorekin, izango du hamahirugarren zinegotzia.
Biharko bilkuran, bost puntu jasotzen ditu gai zerrendan:
- Adineko Mahaia eratzea.
- Kredentzialak egiaztatzea.
- Zinegotzien zina edo promesa.
- Alkatearen hautaketa.
-
Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.
Arloa edo saila