Herritarrek iradokizunak edota erreklamazioak egiteko epea izango dute ekainaren 24tik uztailaren 17ra arte
Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera batez onartu dituen bi dokumentu jendaurrean daude herritarrek aztertu, eta hala badagokio, erreklamazioak edota iradokizunak aurkez ditzaten.
Hauek dira:
- HIE 4 Kabitte A5 partzela barneko birparzelazioa.
- Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritza eta abeltzaintzarako behin behineko erabilera.
Dokumentuak hirigintza eta Ingurumeneko departamentuan (Alondegia, Gurutze Santuaren plaza 3) eta webgunean daude ikusgai (ikus dokumentu interesgarriak). Bi kasuetan epea uztailaren 17an bukatzen da.
Erreklamazio edo iradokizunak udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30etara.