Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian
Kepa Garbizu Azkue alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 16, ezohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera
Gai zerrendak bederatzi puntu jasotzen ditu:
- Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.
- Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai organo batzordekideak izendatzeko, bai alkateordeak izendatzeko eta bai alkatearen esku-ordekoak izendatzeko.
- Proposamena, udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko.
- Proposamena, batzorde informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako.
- Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean.
- Gizarte Zerbitzuetarako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena.
- 2015. urterako plantila organikoa eta lan postuen zerrenda aldatzea langile ebentual baten lan postua sortuz.
- 2015. ekitaldiko aurrekontuko exekuzioa arauaren 24.6 artikuluaren aldaketa.
- Kontuhartzailearen txostenak.
Arloa edo saila