Txikiak San Marko gotorlekura joango dira; ertainak eta nagusiak, Hondarribiko hondartzara
Bihar, uztailak 16, Udalekuetako neska-mutilak txangoak izango dituzte. Bi txango antolatu dira: txikiak (3-4-5 urte) San Marko gotorlekura joango dira; ertainak (6-7 urte) eta handiak (8-9-10), berriz, Hondarribiko hondartzara.
Txikiek, jarraian zehazten diren gauzak eraman behar dituzte:
- Hamaiketakoa
- Eguzkitarako txanoa
- Oinetako aproposak
Ertainek eta handiek honako gauza hauek eraman behar dituzte:
- Hamaiketakoa
- Bainu-jantzia (jantzita)
- Toaila
- Krema emanda
- Gorroa
- Aldatzeko barruko arropa
Kasu guztietan, ordutegia ohikoa izango da.
Arloa edo saila