Kepa Garbizu, Noemi Arberas, Xubero Ubillos eta Jose Angel Sanchez Gobernu Batzordean

Ar, 2015-07-21 10:21

Batzorde Informatiboa zazpi zinegotzik osatuko dute: 3 EAJ, 3 EH BILDU eta 1 Euskal Sozialistak

Joan den ostegunean ezohiko bilkura egin zen. Bertan, bederatzi puntu jorratu ziren. Hona hemen, puntu bakoitzean landu ziren gaiak eta hartutako erabakiak.

Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.

  • EAJ-PNV udal taldea: Kepa Garbizu Azkue (bozeramailea), Mª Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa eta Irlentz Ortega Ugalde.
  • EH BlLDU udal taldea: Ainhoa Zabalo Loiarte (bozeramailea), Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain eta Angel Portugal Formoso.
  • Eusko Sozialistak-Socialistas Vasco: Jose Angel Sanchez Gallardo (bozeramailea).

Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai organo batzordekideak izendatzeko, bai alkateordeak izendatzeko eta bai alkatearen esku-ordekoak izendatzeko.

  • Batzorde Informatibo Orokorra eta Kontu Batzorde Berezia sortu dira. Bi kasuetan, lehendakaria Kepa Garbizu alkatea izango da. Zazpi batzordekide izango dira, lehendakaria barne (3 EAJ-PNV udal taldekoak, 3 EH BILDUkoak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascoseko 1).
  • Tokiko Gobernu Batzarra hiru zinegotzi hauek –eta alkateak– osatuko dute: Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza eta Jose Angel Sanchez Gallardo. Alkateordeak zinegotzi berak izango dira, orden berean.
  • Era berean, Tokiko Gobernu Batzarraren baitan ondorengo hauek delegatu dira.
  • Ordezkotza bereziak izendatu dira zerbitzuetako zuzendaritzak zehaztuz. Honakoak dira: Alfredo de la Puente Pagola, Musika Eskola; Enrique Figueroa Laboa, Trafikoa; Irlentz Ortega Ugalde, Kirola, eta Jose Angel Sanchez Gallardo, Garapen Ekonomikoa, Komertzialaritza, Komertzialarien elkarteak; Enplegua eta Ogasun arloa.

Proposamena, udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko.

  • Bi hilabetez behin egingo dira, hil bakoitietako azkeneko ostegunetan, 19:30ean. Osteguna jai eguna balitz, hurrengo asteko ostegunera pasako dira.

Proposamena, batzorde informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako.

  • Xabier Ubillos Apaolaza: Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuak.
  • Noemi Arberas Oses: Gizarte Zerbitzuak.

Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean.

  • Mahai gainean geratu zen, proposamen guztiak ez zeudelako.

Gizarte Zerbitzuetarako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena.

  • Onartuta aldeko 7 botoekin (EAJ eta Euskal Sozialistak) eta 3 abstentzioekin (EH BILDU).

2015. urterako plantila organikoa eta lan postuen zerrenda aldatzea langile ebentual baten lan postua sortuz.

  • Onartuta aldeko 7 botoekin (EAJ eta Euskal Sozialistak) eta 3 abstentzioekin (EH BILDU).

2015. ekitaldiko aurrekontuko exekuzioa arauaren 24.6 artikuluaren aldaketa.

  • Onartuta aldeko 7 botoekin (EAJ eta Euskal Sozialistak) eta 3 abstentzioekin (EH BILDU).

Kontuhartzailearen txostenaaren berri eman zen.
 

Arloa edo saila