Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, uztailak 27, Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Tokiko Gobernu Batzordearen eraketa eta funtzionamendua (Alkatetza).
- Arditurri Bidania S.L.ri HIE Kabitte 4 eremuko B4 partzelan 17 etxebizitza eta garajeei lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Arditurri Bidania S.L.ri HIE Kabitte 4 eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua (1. fasea) onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Larrialdietako etxe babestuan sartzeko eskaera onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila