Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten eraikin guztiek derrigor pasa beharrekoa da
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) etxebizitza-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eta etxebizitza hobea izaten laguntzen du.
Legez, beharrekoa da eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten eraikin guztiek azterketa pasatzea. Eta baita, adin batekoak edo bestekoak izanda ere, zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten guztiak ere.
EITk etxebizitza hobea izaten laguntzen du…
- Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen duelako.
- Larriago bilakatu aurretik, mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak hautematen dituelako.
- Eraikina beti forma onean egon dadin, jarduketa jarraibideak eskaintzen dituelako.
- Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen duelako.
- Irisgarritasun arauak betetzea errazten duelako.
Aurkezteko epea
Berrogeita hamar urte beteak dituzten eraikinen kasuan –edota 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago baditu–, EITa aurkezteko epea 2018ko ekainaren 27an amaitzen da.
2017ko ekainaren 28tik aurrera betetzen baditu 50 urte, urtebeteko epea izango dute EITa aurkezteko epea 50. urtebetetzeko egunetik aurrera.
EITa baimendutako pertsonek egin ditzaketen soilik, kasu honetan arkitekturako lizentziatura duten profesionalek edota arkitektura teknikoko lizentziatura duten profesionalek. Kontratazioa etxejabeek bideratu behar dute.
Informazio gehiago: www.euskoregite.euskadi.eus