Bost dira: Añarbe, San Marko, Behemendi, Oarsoaldea eta Euskal Fondoa
Gaur goizean udalbatzaren ezohiko osoko bilkura egin da. Puntu bakar batek osatu du gai-zerrenda: proposamena, organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzea plenoaren konpetentzia denean.
Bozketa egin ondoren, proposamena onartutzat geratu da EAJko eta PSE-EEko aldeko botoekin. EH Bilduk aurka bozkatu du.
Hauek dira izendatu diren ordezkariak:
Añarbeko Uren Partzuergoa:
- Titularra: Jose Angel Sanchez Gallardo (PSE-EE)
- Ordezkoa: Irlentz Ortega Ugalde (EAJ)
San Marko Mankomunitatea:
- 1. Titularra: Maria Noemi Arberas Oses (EAJ)
- 1. Ordezkoa: Alfredo de la Puente Pagola (EAJ)
- 2. Titularra: Jose Angel Sanchez Gallardo (PSE-EE)
- 2. Ordezkoa: Enrique Figueroa Laboa (EAJ)
Behemendi:
- Titularra: Alfredo de la Puente Pagola (EAJ)
- Ordezkoa: Irlentz Ortega Ugalde (EAJ)
Oarsoaldea:
- Titularra: Kepa Garbizu Azkue (EAJ)
- Ordezkoa: Ainhoa Zabalo Loiarte (EH BILDU)
Euskal Fondoa:
- Titularra: Maria Noemi Arberas Oses (EAJ)
- Ordezkoa: Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ)
Arloa edo saila