Asteartean, irailak 15, goizeko 9:00etan hasiko da Gobernu Batzar aretoan
Datorren asteartean, irailak 15, Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko uztailaren 27an egindako Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarreko akta onartzea (Akta onartzea).
- Langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena (Pertsonala).
- Aiton Borda tabernaren zerbitzuaren inguruan egindako eskaerak erantzuteko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Gaxuxa elkarteari dagokion 2015. urteko dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- 2015-16 ikasturteko Ludoteka zerbitzuaren kudeaketaren kontratazioa hasteko proposamena (Kultura).
- D15/00856 alkate dekretua berrestea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila