Azaroaren 30ean 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, azaroak 30, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko azaroaren 16an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Errekalde auzoko 22an dagoen Errekalde Hotela berritzeko obra baimena emateko proposamena, egindako legeztatzea barne (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza emateko proposamena (Kirolak).
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila