Osoko bilkurak LZP-ri egindako alegazioak berretsi ditu

Al, 2015-11-30 10:57

EAJren eta EHBILDUren botoekin onartu da; PSE-EEk kontra bozkatu zuen

Joan den azaroaren 18an Lezoko Udaleko EAJko 6 zinegotziek eta EHBILDUko 6 zinegotziek alegazioa helarazi zioten Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika saileko Lurralde Plangintza eta Hirigintza zuzendaritzari Lezoko Gaintxurizketarako Donostialdeko Lurralde Zatikako Planak aurreikusitakoari.

Joan den ostegunean egin zen osoko bilkurak alegazioa berretsi zuen, EAJko eta EHBILDUko zinegotzien botoekin. PSE-EEko zinegotziak aurka bozkatu zuen.

Lotura honetan irakur daiteke osoko bilkurak onartu zuen diktamina.
 

Arloa edo saila