Euskararen Nazioarteko Egunean udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzionala onartu dute
Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Lezoko Udalak ondokoak adierazi nahi ditu:
- EAEko Herri Administrazioek adostutako Adierazpen Instituzionalarekin bat egiten dugu (ikusi hemen adierazpena).
- Aurten euskaldun berriek euskarari emandako ekarpena gogoratu nahi da bereziki. Udal honek herritar multzo hori beti gogoan izan du euskara ikasteko beharrezkoak diren baliabideak eskura jarriz eta aurrerantzean ere asmo berdinekin jarraituko du.
Bide batez, aprobetxatuko ditugu lerrook Lezoko euskaldun berri guztiak zoriontzeko eta eskerrak emateko euskarari egindako ekarpenagatik.
Arloa edo saila