Urtarrilaren 14an 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, abenduak 14, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko azaroaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Usukoar Promociones S.L.ri lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Construcciones Michelena y Lecuona sucesores S.L.ri gauzatze proiektua onesteko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Musika irakasleen lan poltsa sortzeko eta kudeatzeko oinarriak eta hitzarmenak onartzeko proposamena (Pertsonala).
- 2016. urteko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (Pertsonala).
- BPXPORT Kirol Zerbitzuak S.L.ri izandako kalte ordaina ordaintzeko proposamena (Kirolak).
- 2015.eko Euskal Fondoaren proiektua onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila