Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, urtarrilak 11, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko abenduaren 14an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Posta Zerbitzuaren kontratu eratorria esleitzeko proposamena (Idazkaritza).
- Udal langile bati lan murrizketaren luzapena onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila