Genero indarkeriaren aurka

Al, 2016-01-25 13:34

Lezoko Udalak Errenterian izandako erasoa salatu nahi du 

Lezoko Udalak joan den astean Errenterian izandako eraso sexista salatu nahi du ohar baten bidez:

“Adierazi nahi dugu publikoki eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Amaitzeko, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak, emakumeari gure elkartasuna adierazi nahi diogu. 

Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez!”

Arloa edo saila