Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, otsailak 8, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- 3. Poligonoko 31 lur-eremuaren soberako lursailaren aitortzeko espedientea jendaurrean jartzeko proposamena (Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak).
- C gasoleoa hornitzeko kontratuaren bigarren luzapena egiteko proposamena (Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak).
- Udaltzaingorako ibilgailu berri bat erosteko kontratazio prozedurari hasiera emateko proposamena (Udaltzaingoa).
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Famili Esku Hartze programa kontratuaren luzapena egiteko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Famili Esku Hartze Programetan parte hartzeko proposamenak (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Donostiako 1 auzi epaitegiko 15/2016 epaiaren kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila