Zabor bilketa: sistema mistoa ezarriko da

Al, 2016-02-08 08:33

EAJk eta EH BILDUk akordioa lortu dute

Hainbat bileraren ostean, adostasuna lortu da Lezoko udaletxean hondakinen inguruan. Orain arte Lezon atez ateko sistema ezarrita zegoen eta EAJ eta EH Bilduko ordezkariek adostasunez sistema mistoa hobetsi dute.

Beraz, orain arteko sistema erabat irauli beharrean, gaur egun dauden zintzilikarioak aprobetxatu eta sistema mistoa ezarriko da Lezoko herrian; hau da, errefusa eta materia organikoa egungo zintzilikario bidez atera beharko dituzte herritarrek;  beira, papera-kartoia eta ontzi arinak, ordea, edukiontzietan batuko dituzte.

Hurrengo egunetan egingo den prentsaurrekoan emango da erabaki honen berri modu zabalago batean.
 

Arloa edo saila