Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, otsailak 22, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko otsailaren 8an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Oarso-Bidasoako Hitzarekin dagoen hitzarmenari dagokion bigarrenurteko dirulaguntza emateko proposamena (Euskara).
- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- 2016. urterako famili dirulaguntzaren irizpideak onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
- Lezoko Udala eta Allerru K.E.ak, Plazeta Futbol Zelaiaren erabilera eta kudeaketa arautuko duen Hitzarmena onartzeko proposamena (Kirolak).
- Udaltzaingorako ibilgailu berri bat erosteko esleipen proposamena (Udaltzaingoa).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila