Festetako atrakzioak, merkeago

La, 2016-03-05 01:36

Mendekoste jaietan jarriko da indarrean, eta txartel-bidaiak 1,20 €ko balioa izango du

Maiatzaren 13an,14an eta 15ean ospatuko diren Lezoko Mendekoste jaietarako Udalak zenbait aldaketa egingo ditu festetako atrakzioen arautegian. Aldaketak aurten sartuko dira indarrean.

Udalaren helburua bidaia-txartelen prezioa murriztea da. Horretarako, ferianteek euren atrakzioa jartzeko ordaindu behar zuten tasa bertan behera geratuko da. Trukean, Udala izango da bidaia-txartelaren prezioa finkatuko duena. Horrela, herritarrek banakako txartelak 1,20 euroan eskuratu ahal izango dituzte eta sei txarteleko bonoak 5 euroan. Beherakada nabarmena, kontuan izanda lehen txartel bakoitza 2,5 euro ordaintzen zela.

Leku aldaketa
Bestetik, jolas-parkearen kokalekua da aurtengo beste berrikuntza eta herri erdigunetik gertuago egon dadin Plazeta auzotik Aralar kalera aldatuko da. Jolas-parkean bost atrakzio jarriko dira eta, momentuz, ezin da zehaztu zein izango diren, lekua eskatzeko epea ez baita amaitu.
 

Arloa edo saila