Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, martxoak 7, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko otsailaren 22an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
- Tomas Garbizu Musika Eskolaren 2016/17 ikasturteko la negutegia onartzeko proposamena (Pertsonala).
- Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko kontratazioan berme baldintza aldatzeko proposamena (Udaltzaingoa).
- 2016/17 urteetan “Udan jostatzera” Udaleku irekiak kudeatzeko kontratazio prozedurari hasiera emateko proposamena (Kultura).
- Pasaia-Lezo Lizeoarekin dagoen hitzarmenari dagokion 2016ko dirulaguntza emateko proposamena (Kultura).
- Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak egindako errekurtsoari erantzuna (Gizarte Zerbitzuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila