Eskaerak Hirigintza departamentuan egin behar dira
Lezoko Udalak kolunbarioak, hildakoen errautsak uzteko zerbitzua, eta nitxoak dohain esleitzen ditu, beti ere Lezon bizi edo Lezorekin harremana izan duten hildako pertsonen familientzat. Nitxoen kasuan, bertan 10 urte igaro eta gero hezurrak hobi komun batean utziko dira.
Zerbitzuak eskuratu ahal izateko beharrezko baldintzak Lezon erroldatuta egotea edota herriarekin harreman handia izatera dira. Interesa izanez gero, Udaleko Hirigintza sailera deitu behar da: 943 52 43 80.
Arloa edo saila