Aste Santurako Planak

Az, 2016-03-23 12:51

Ez dugu zertan urrutira joan beharrik datozen jai egun hauetan deskonektatzeko eta Aste Santu hau ondo aprobetxatzeko

Donostiatik oso gertu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian hainbat plan proposatzen dizkizuegu: kontserba tailerrak, tren berdean bidaia eta meategi baten bisita, itsasontzian ibilaldiak eta beste hainbat plan. Noski, zonaldeko eskaintza gastronomikoa ahaztu gabe.

Soinueneak, Herri musikaren txokoak, hilaren 23rako jarduera berezi bat antolatu du: Oiartzungo Doneztebe elizaren kanpandorrera bisita. Izen-ematea beharrezkoa da, museoaren telefono zenbakian: 943 493 578.

Aste Santuan sarturik, martxoaren 24 eta 28 egunen artean, Mater itsasontzi-museoak hainbat jarduera antolatu ditu: osteguna 24ean, Pasaiako itsasargiak bisita; ostirala 25ean Pasai Donibane eta Pasai San Pedroren hirigune historikoei bisita; larunbata 26an Pasaiako Portutik itsasontzian ateraldia “Itsaslabarren Ibilbidea” eginez; eta bukatzeko 27an, eta 28an, Mater itsasontzian tailerrak: “Artisau Kontserbak” eta “Marinela egun batez”. Hau guztiaz gain martxoaren 24tik apirilak 3a arte egunero bisita gidatuak egingo dituzte Mater ontzian ere. Jarduera hauek guztiak 12etan hasiko dira eta aurretik erreserbak egitea beharrezkoa izango da telefono honetan: 619 815 225.

Arrakasta handia izan ohi duen beste plan bat Pasaiako badian zehar itsasontzian egiten diren bidaiak dira. Aurten ere 13:00etan eta 17:30ean eskainiko dira, Aste Santuko egun guztietan. Txangoek 50 minutuko iraupena dute eta Pasaiako badia zeharkatzen dute, portuko instalazioetatik eta Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetatik igaroz, badiako ahotik atera eta Jaizkibel eta Ulia mendiak ikusteko aukera eskainiz. Etxeko txikienekin egiteko plan ezin hobea da. Txartelak Pasaiako Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira (943 341 556).

Pasaiako Aste Santuko ikurra Ostiral Santu arratsaldean, Donibane kalean ematen da. Ehortze Santuaren prozesioaren bitartez, kale hau argizari eta olio-lanparekin argitzen da eta etxeek sortzen dituzten tunelek aingeruak hegalak kentzea eta pausuen makurtze beharra sortzen du.

Astelehenean, hilaren 28an, Oiartzunen duzue plan konpletoa: Tren Berdea eta Arditurriko meategiei bisita. Trena, Pagoaldeko poligonotik aterako da eta, Aiako Harriko Parke Naturalean sartuz, Arditurriko meategira bidea egingo du. Bisita egin ahal izateko aurretik izena eman behar da telefono hauetan: 943 495 069 edo 943 494 521. Arditurriko meategia Aste Santuko egun guztietan irekita egongo da gainera.

Bukatzeko, asteazkena hilaren 30ean hots-jostailuak egiteko haurrentzako tailer bat antolatu du Oiartzungo Soinuenea museoak, arratsaldeko 17:00etan.



 

Arloa edo saila