Astelehenean izendatuko da alkate berria

Az, 2016-03-30 13:41

EAJ-PNVren hautagaia Jesus Maria Martiarena izango da

Lezok alkate berria izango du datorren astelehenean. Alkate lanetan dagoen Noemi Arberasek ezohiko osoko bilkura deitu du egun horretarako, apirilaren 4rako. Bilkura 19:30ean hasiko da, eta gai zerrendak bi puntu jasotzen ditu.

Lehenengoan, Jesus Maria Martiarenak zinegotzi kargua hartuko du, Kepa Garbizuk utzitako hutsunea betez. Ondoren, alkatearen hautaketa egingo da. EAJ-PNVk Jesus Maria Martiarena aurkeztuko du –gainontzeko talde politikoek bere hautagaia aurkezteko aukera izango dute– eta bozketa egingo da

Lehenengo itzulian zazpi boto jasotzen dituen hautagaiak eskuratuko du aginte makila. Inork zazpi boto jasoko ez balitu, azkeneko Udal Hauteskundetan boto gehien jaso zituen alderdiko hautagaia izango da alkate berria. Hau da, Jesus Mari Martiarena.
 

Arloa edo saila