Goizeko 9:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian
Datorren ostegunean, apirilak 14, ezohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- 2016ko Ordenantza Fiskalen aldaketa onartzeko diktamena: 7-10 Musika Eskola.
- 457/2014 auzian (2014ko udal aurrekontuetako Udalbitza kuota) 557/2015 epaiari tartekatutako kasazio helegitean agertzeko diktamena.
- 2016. urteko Lan Postuen Zerrenda aldatzeko proposamena.
- Arkitekto tekniko postuaren funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena.
- Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
Arloa edo saila