Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2016-04-13 14:24

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, apirilak 18, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Jusus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko martxoaren 7an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Usukoar Promociones S.L. enpresari HIE Kabitte Eremuko A-5 partzelan 6 etxebizitza eta 9 graje eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Udan langileen 2016. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (Pertsonala).
  4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Ingurune Irekiko programa gauzatzeko Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratua beste urtebetez luzatzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  6. Etxebizitza babestuetako ekarpen ekonomikoen berrikusketa onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  7. Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko kontratazioan berme baldintza aldatzeko proposamena (Udaltzaingoa).
  8. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  9. Galde eskaerak.
     
Arloa edo saila